XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

C) Erantsi beharreko agiriak

Honako agiri hauek gertatuko ditu eta Jaurlaritzari bidaliko dizkio Ekonomi eta Ogasun Sailak aurreko atalaren 1. azpiatalean esandakoari erantsitako agiri-sorta gisa:

a) Euskadiko ekonomiaren egoerari buruzko txostena.

b) Aurrekontu Orokorraren adierazpen-txostenak indarrean dagoen aurrekontuarekiko aldakuntzak jaso eta zehaztuko ditu, aldaketarik adierazgarrienak azpimarratuz. Era berean, aurrekontu bakoitzaren eta Aurrekontu Orokorraren Lege-Egitasmoko gainontzeko neurri edukia jasoko du.

c) Autonomi Elkarteko herri-arloaren aurrekontu bateratua.

d) Indarrean dauden aurrekontuak zenbateraino egiteratu diren adierazten duen txostena, den eguneratuena, eta behin ere ez ekainaren 30a baino lehenagokoa. Txostenak bereziki zehaztu beharko ditu hurrengo urtean egiteratzen jarraituko duten egitarauak eta ekitaldiaren azkenean zer neurritan egiteratuta egongo diren aztertzen duen aurrikuspena, bertan lege honetako 72. atalean arautzen diren eta egiteratu gabeko egitarauen aipamena egingo dela.

e) Aurreko urteko aurrekontu orokorraren kitapena eta, horrekin batera, aurrekontu hori zenbateraino ekitaldi horretan burututako egitarauen azterketa berezia egingo da.

f) Jaurlaritzak egoki iritzitako beste edozein argibide.

D) Legebiltzarrari aurkeztea

Jaurlaritzak aurrekontu Orokorraren Lege-egitasmoa eta 1/1994 Legegintza Dekretuaren honetako 60. eta 61. ataletan zehaztutako agiriak aurkeztu dizkio Legebiltzarrari aipatutako egitasmoaren ekitaldiaren aurreko azaroaren lehenengoa baino lehen.

- Zuzenbide pribatuko herri-erankundeen aurrekontuetako aldakuntzak

Mugatzat jotako kontzeptuen zenbatekoetan egindako aldaketak, alegia, atalburu honek eragiten dituen erakundeen iharduera- edo kapital-aurrekontuetan egindakoak, hartuko dira aurrekontuetako aldakuntzatzat, 1/1994 Legegintza Dekretuaren honetako 54 ataleko zerrendaketan aipatutako moduan.

Zuzenbide pribatuko herri-erakundeen aurrekontuan aldakuntzak Ekonomi eta Ogasun Sailak onartu beharko ditu, eragiten dion sailak proposatuta, egin beharreko aldakuntzak eragiten dion erakundearen helburuetan ere aldakuntzak ekartzen dituenean salbu, kasu horretan, Jaurlaritzak onartu beharko ditu, Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatu ondoren.